XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haurrentzako ekitaldiek osatuko dute gaurko jai programa

Santixabel festen barruan gaurkoarekin hirugarren eguna egingo da, eta bakoitzari berea dagokionez, haurrei zuzendutako ekitaldiez osatuko da gaurkoa.

Goizeko 9tan esnadeia egingo dute dultzainero eta txistulariek.

Eta orduerdi bat beranduago trikitrilarien kalejira.

Hamarretan emango zaie hasera jokoei, eta hauetan denetik izango da, zerbaitetan parte hartzeko aukera zabala emanaz.

Eguerdiko 12 t'erdietan Erraldoi eta Buruhaundien kalejira.

Hauek jira amaitu orduko, berriro jokoak.

Ondoren bazkaltzera, baina tarte txiki baten segidan, 3.30etan pottokak aukeran, frontoian jiraka gainean ibiltzeko.

5.30etan txirrindulari froga laburra.

6etan Txokolatada, eta 7etan antzerki saioa eguneko ekitaldiei amaiera emanaz.

Erraldoiek ez diote uko egingo gaur umeekin duten zitari.

Festen hasera euritsua

Ohizkoa ez den bezala, hasi ziren aurtengo festak, euriarekin alegia.

Halere, Udaletxe aurreko Jose Martin Sagardiaren plaza jendez bete zen Danborradari eta festei Alkateak emandako hasera bertatik bizitzeko.

Jose Antonio Altuna alkateak, festetan ondo pasatzera gonbidatu eta gure artean falta direnak gogoratu ondoren, ikurriña balkoian jarri eta festen hasiera adierazten zuen suziria piztu zuen.

Judoko lehiaketan, usurbildarrak nagusi

Joan zen larunbatean jokatu zen Oiardo Kiroldegian Judoko IV. Santixabel Lehiaketa.

Zazpi eta hemezortzi urte bitarteko 400 judolarik hartu zuten parte, Gipuzkoako 15 kluben ordezkaritzan.

Jokatu ziren 29 pisu arteko norgehiagokan, usurbildarrak nabarmen gailendu ziren gehienetan, horietatik 13 lehen postu, 10 bigarrengo eta hamaika hirugarrengo lortu bait zituzten.

Emakumezkoetan eta pisu desberdinetan, honakoak izan ziren irabazle usurbildarren artean: Aiora Arrospide, Ezika Gebara, Silvia Faz eta Silvia Crespo.

Mutiletan: Andoni Aizpurua, Anartz Aizpurua, Unai Lataillade, Gorka Arrillaga, Mikel Ponga, Abel Herrero, Alberto Rodríguez, Jorge Ruiz eta Maxi Casado.

Kluben arteko sailkapenean, usurbildarren nagusitasuna nabarmenagoa izan zen oraindik.

Usurbilek 106 puntu atera zituen, Irungo La Sallek 36 puntu eta Altzako Shidik 19 puntu.